XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hauek bihotzaren taupada zoroak!

Baina, zer diot?

Zu al zara, nire betiko Jojo, errainu haren erretratu bizia?

Errege-seme ez dirudizu, baina horrela deituko zaitut,

Nola egon naiz hain itsu?

Nola ez zaitut ezagutu?

JOJO: Nahasmen handia duzu, eta hitzik ez dizut ulertzen.

ELI: Zeu zara!

JOJO: Neu?

ELI: Ene printzea!

Azkenean, azkenean!

(Bere besoetara amiltzeko keinua egiten du, baina Jojok atzera egin eta tristeki ezetz esaten dio buruaz.)

JOJO: Zer pentsa lezake diozunaz nire moduko arlote batek?

Aurpegitik ezin nazakezu ezagutu, ez baitaukat.

Oroimen gabe gelditu zait bihotza: korapiloak estutzen du.

Gor dago, eta mutu, gogoratu ezinean,

Nire gaitzak ez du erremediorik.

ELI: Neuk sendatuko zaitut!

Entzun: Erraza da begizkoa egiten!

Aski dut bihotza ukitzeaz!

Fidatu nigan, ez beldurtu.